Berriak
ESTREINALDIAK

“Loa eta Laia” hirugarren denboraldiarekin dator Makusira!

Gure bi pertsonaia kuttunak bueltan dira, bizitzari melodia jarriz abesti berriekin.

Musika ardatz hartuta, hainbat gai berri ekarriko dizkigute oraingoan ere Loa eta Laia gure lagunek, beti ere balore unibertsalak oinarrian izanda. Euskaraz sortutako edukiak aurkituko ditugu eta baita bizi dugun errealitateari buruz abestu ere.

Ekainaren 6tik aurrera, denboraldi berriko 5 atal izango ditugu MAKUSIn ikusgai, mundu osoko erritmo ezberdinak landuz. Ikuspegi unibertsalarekin baina Euskal Herritik eta euskal kulturatik gai orokorrak zein zehatzak jorratuko dira.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn

Albiste gehiago

Duela  07:00 min.
Lau ninja dortokak bueltan dira eta beraien abentura berriak ikusi ahalko ditugu plataforman.
2025/06/05 - 07:00
Estreinaldia
Duela  07:00 min.
Estreinaldia
Mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen ekoizpen berrian, sorgin ehizan arituko den Mari protagonista nagusia izanik.
2025/05/16 - 07:00
Duela  07:00 min.
Noski, Auskalo eta Baizera animazio birtualarekin landutako txotxongiloak umeen ametsak zaintzen ibiliko dira Makusi plataformarako sortutako ekoizpen berrian.
2025/05/23 - 07:00
Duela  08:00 min.
Gure txakur gogokoenen abentura berriak izango ditugu ikusgai Makusin. Ostiralero bost atal berri estreinatuko dira.
2025/04/10 - 08:00
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!