Ninja dortoken denboraldi berria MAKUSIn!
Leonardo, Raphael, Donatello eta Michelangelo hiriko estoldetatik irten dira eta hainbat kriminalen aurka borrokatu dute jada. Denboraldi berri honetan Splinter maisuak irakatsitako ninja-tekniketaz baliatu beharko dira, denei aurre egiteko.
New York hiria defendatzen jarraitu beharko dute, baina ez da erraza izango kriminalei aurre egitea. Oraingoan bidetik oztopo ugari aurkituko dituzte. Abentura berriez gozatzeko prest zaudete?
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!