Planak
BERRIAK

Oporraldian ikusteko euskarazko pelikula eskaintza zabala dakar MAKUSIk

Ekimen ugari proposatzen dizkizuegu uda honetarako Makusin, besteak beste, klubeko kide izateagatik dituzuen abantailez gozatzea, udako argazki lehiaketa, Makusi Guneak kalean izango dituen ekintzetan parte hartzea eta baita udako egunetarako pelikula esk

Iritsi da uda, eta horrekin batera opor sasoia. Hori dela eta, MAKUSIn hainbat pelikula jarri ditugu zuen gozagarri. Euskarazko pelikula ugari aurkituko dituzue, sartu plataforman eta aukeratu zuen gustukoena. Hona hemen proposamen bat:

DRAGOIAREN GIDARIA, HEGALDI LUZEKO ABENTURA

Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena.

IZURDE MUTIKOA

Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio.

AINBO, AMAZONIAKO GERRARIA

Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko.

ALAN GIZA ANTENA

Alanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean giza-antena lanak egiten amaitzen du, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta dagoen bizilagunarentzat. Baina aurkitzen dutena Britney da, estralurtar neska bat. Eskolarako lan bat egiten ari da giza arraza primitiboari buruz. Alanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean giza espeziea ulertzen saiatzen da neska.

Udan euskaraz Makusirekin

Pelikuletaz gain, ikus-entzunezko eduki mordoa aurkitu ditzakezue plataforman, denak euskaraz, etxeko txikienentzat zuzenduta. Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan  adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Albiste gehiago

Duela  01:30 min.
Denboraldi berriko grabaketak hasi aurreko lanetan murgildu da Pausoka ekoiztetxeko lantaldea: gaur argazki saioa dute Donostian eta bihar udako bideokliparen grabazioa Irunen
2025/06/10 - 13:30
Duela  07:00 min.
Gure bi pertsonaia kuttunak bueltan dira, bizitzari melodia jarriz abesti berriekin.
2025/06/06 - 07:00
Estreinaldia
Duela  07:00 min.
Estreinaldia
Mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen ekoizpen berrian, sorgin ehizan arituko den Mari protagonista nagusia izanik.
2025/05/16 - 07:00
Duela  07:00 min.
Noski, Auskalo eta Baizera animazio birtualarekin landutako txotxongiloak umeen ametsak zaintzen ibiliko dira Makusi plataformarako sortutako ekoizpen berrian.
2025/05/23 - 07:00
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!