Berriak
ESTREINALDIAK

“Home Sweet Rome” eta “Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak”en atal berriak, MAKUSIn!

Irailaren 20tik aurrera egongo dira ikusgai, euskaraz, MAKUSI bideo plataforman.

Estreinaldi eskaintza zabala prestatu dugu MAKUSIn hurrengo hilabeteotarako. Hori horrela, irailaren 20tik aurrera, “Home Sweet Rome” telesail berria eta “Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak” marrazki bizidunen saio ospetsuaren 3. denboraldia izango dira ikusgai bideo plataforman.

“Home Sweet Rome” telesaila 8 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago, eta lehenengo denboraldiak 13 atal ditu guztira. Lucy 13 urteko neska estatubatuarra aitarekin bizi da Erroman. Aita Francesca izeneko pop-izar batekin ezkonduko da, eta horrek Lucyren bizitza guztiz aldatuko du: eskola berria, lagun berriak, hizkuntza berria… Ez galdu Lucyren abenturak!

Gainera, “Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak” (5-7 urte) animazio saio ospetsuaren 3. denboraldia ikusteko aukera ere emango du MAKUSIk. Ladybug eta Cat Noir (edo, gauza bera dena, Marinette eta Adrien) super heroiek Paris babesten jarraituko dute, euren arteko harremana sendotzen den bitartean.

MAKUSI bideo plataformaren inguruko informazio guztia irakurtzeko, sartu hemen. Eta, ez ahaztu, edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu!

Zure interesekoa izan daiteke...

Sam Sam marrazki bizidunak MAKUSIn
Egiten du  01:09 min.
Lau urtera arteko haurrei zuzenduta daude, eta atal desberdinetan mezu positiboak bultzatzen dira, lagunen garrantzia oinarri hartuta.
2024/09/06 - 13:09
Egiten du  07:00 min.
Mundu grisa koloreztatu nahian datoz berriro Potx eta Lotx, Izaskun eta Xabi Sound adiskideekin batera.
2024/09/13 - 07:00
Egiten du  09:09 min.
Ume eta gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak entretenimendu eskaintza zabalarekin emango dio hasiera ikasturteari. Plataforma digitalean ostiralero estreinaldi bat jasoko da, eta Klubeko kideek zozketa eta abantaila ugari izango dituzte.
2024/09/04 - 09:09
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Gehiago kargatu