Berriak
MAKUSI KLUBA

Pasahitza sortu MAKUSI Klubeko abantaila guztiez gozatzeko!

Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.

MAKUSIk abiarazten dituen zozketa eta ekimen guztietan parte hartzeko, Klubeko kidea izatez gain (aurretik 3 Klubeko kide zinetenok eta MAKUSI Klubean zuzenean izena eman duzuenok), derrigorrezkoa da pasahitza sortzea. Behin hori eginda, nahikoa izango da gure webgunean saioa hastea, ekimenetan izena ematea eta planteatzen dugun galderari erantzutea. Ā 

Bidaiak, MAKUSI Unibertsoko produktuak, zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, familiartean egiteko planak, bisita gidatuak eta esperientzia esklusiboakā€¦ Denetarik zozkatzen dugu!

Horrez gain, MAKUSIk hainbat zentro eta erakunderekin akordioak ditu: Port Aventura, Irrisarri Land, Kaiku Baserria, Karpin Abentura, etab. Doako sarrerak, deskontuak eta prezio bereziak eskaintzen dituzte kide direnentzat! Kontsultatu zerrenda osoa, eta familia edo lagunekin plan borobila antolatu!

Ez galdu aukera eta pasahitza sortu Klubak eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatzen hasteko!

Prozesua azkarra eta erraz-erraza da. Egin klik hemen!

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu