Berriak
ESTREINALDIA

Sam Sam marrazki bizidunak, jada ikusgai, MAKUSIn!

Lau urtera arteko haurrei zuzenduta daude, eta atal desberdinetan mezu positiboak bultzatzen dira, lagunen garrantzia oinarri hartuta.

Iraila estreinaldiz beteta dator MAKUSI bideo plataforman! Adin-tarte desberdinei (0-4 urte, 5-7 urte eta +8 urte) zuzendutako edukiak izango dira, norberak aukeratutako euskarrian ikusteko. Hala, ikasturte berriko lehenengo estreinaldia “Sam Sam” (0-4 urte) izango da.  

Heroia eta haurra aldi berean da Sam Sam. Bere bizitza abentura zirraragarriz beteta dago, eta arrisku guztiei egingo die aurre.  BigBadDream munstroa eta Wettabeds izaki txikiak izango ditu arerio nagusi, eta apurka-apurka bizitzaren nondik norakoak ikasiko ditu.

Lau urtera arteko haurrei zuzenduta daude marrazki bizidunak. Atal desberdinetan mezu positiboak bultzatzen dira, lagunen garrantzia oinarri hartuta.

Sam Sam jada ikusgai dago, MAKUSI bideo plataforman.

MAKUSI bideo plataformaren inguruko informazio guztia irakurtzeko, sartu hemen. Eta, gogoratu! Edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Zure interesekoa izan daiteke...

Makusi bideo plataforma berriaren menua
Egiten du  01:56 min.
Aukeratutako adin-tarteari lotutako edukiak modu argiagoan ikus ditzakezu, eta gogokoen dituzunak azkarrago aurkituko dituzu.
2024/07/04 - 13:56
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Max Bionikoa marrazki bizidunak MAKUSI
Egiten du  09:00 min.
Webgunean, mugikorretan zein tabletetan ez ezik, aurrerantzean, Android TV eta Amazon Fire TV sistemetan aurkituko dugu doako plataforma digitala, baita LG eta Samsung telebistetan ere. Gainera, hurrengo asteotan eduki berriak estreinatuko ditugu MAKUSIn.
2024/06/24 - 09:00
Udako argazkien lehiaketa MAKUSIn
Egiten du  09:18 min.
Gure argazki-galerian agertuko zara, eta Android tablet bat irabazi ahalko duzu! Ez galdu aukera!
2024/06/21 - 09:18
Gehiago kargatu