Berriak
EKIMEN BERRIA

Zure udako argazkia, MAKUSIn!

Gure argazki-galerian agertuko zara, eta Android tablet bat irabazi ahalko duzu! Ez galdu aukera!
MAKUSI Uda

Uda hondartzan igaroko duzu? Mendian? Hirian edo herrian geratuko zara? Aukerak amaigabeak dira, eta egiten duzuna egiten duzula, badakigu primeran pasatuko duzula! Ez ahaztu, uda sasoi aparta da familiarekin edo lagunekin planak egiteko.

MAKUSIn oporretan ere zure berri izan nahi dugu eta horregatik, ekimen berezia abiarazi dugu. Zure udako argazkiak bidaltzeko aukera izango duzu! Gure argazki-galerian agertuko zara, eta hori gutxi balitz, uda bukatzean antolatuko dugun zozketan ere parte hartu ahalko duzu! ANDROID TABLET BAT IRABAZTEKO AUKERA IZANGO DUZU!

Parte hartzeko, gauza bakarra egin beharko duzu: gure webgunean saioa hasi, erabiltzaile eta pasahitzarekin, eta zure argazkia igo! Zeren zain zaude?

Gogoratu, oporretan ere MAKUSIn eduki eskaintza zabala aurkituko duzu! Klubeko kideentzako lehiaketak eta zozketak; marrazki bizidunak, telesailak eta filmak MAKUSI bideo plataforman eta eduki esklusiboak gure webgune eta sare sozialetan (TikTok, YouTube eta Instagram), den-dena euskaraz.

MAKUSI, nonahi eta noiznahi, gailu guztietan.

Parte hartu!

Gogoratu, zure udako argazkia igo ahal izateko, profila sortuta eta argazkiak igotzeko baimena onartuta izan behar duzu.

Profilera joan
Aukeratu zein kideren argazkia den

Igo zure argazkia

Kidearen argazkia telebistan agertuko dela eta DBEO Legea betetzen dela bermatzeko, kidea bakarrik agertzen den argazki bat igo.

Argazkiaren pisua ezin da 15 mega baino gehiagokoa izan.

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu