MAKUSI bideo plataforma, aplikazio eta telebista marka gehiagotan eskuragai!
Gero eta gehiago dira MAKUSIra sartzeko bideak eta tresnak. Izan ere, haur eta gaztetxoentzako doako euskarazko plataforma digitala eskura dago jadanik Android TV eta Fire TV sistemetan, baita LG eta Samsung telebista marketan ere. Gainera, hbbTV zerbitzuko menuaren diseinua gaurkotu da. Orain arte bezala, gailu nagusienetan ere badago: hala nola, webgunea, mugikor eta tabletak (aplikazioa Google Playn eta App Storen bitartez jaitsita).
Zehaztapenak honako hauek dira:
- Android TV: 7 bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan Google Play storean.
- Fire TV: FireOS 5etik aurrera Amazon Storean.
- HbbTV: 1.4.1 bertsiotik aurrera, ETBko kanaletan botoi gorria sakatuta. 1.2.1/1.3.1 bertsioak ez dira bateragarriak eta kasu horietan Chromecast-a erabil daiteke edo Android TV sistema, bateragarria bada.
- LG Smart TV: 2018ko modeloetatik aurrera.
- Samsung Smart TV: 2020ko modeloetatik aurrera eta laster 2018-2019 bitarteko modeloetan.
Gogoratu, udan ere MAKUSIk eduki berriak estreinatuko ditu. Hori horrela, "Max Bionikoa" eta "Spellbound" telesailen estreinaldiarekin batera, "Yoko eta lagunak"en 3. denboraldia eta "Power Up" eta "Kalaxka" saioen atal berriak ikusteko aukera izango da. Halaber, ekainaren 28an udako bideoklipa estreinatuko dute "Potx eta Lotx"eko lagunek.