Berriak
POTX ETA LOTX
Potx eta Lotxen denboraldi berria, MAKUSI bideo plataforman!
Mundu grisa koloreztatu nahian datoz berriro Potx eta Lotx, Izaskun eta Xabi Sound adiskideekin batera.
Udako oporren ostean, Potx eta Lotx bueltan dira! Eta oraingo honetan ere zur eta lur utziko gaituzte! Ate Magikoan bidaia zirraragarri eta ahaztezinak egingo dituzte, Izaskunek erronka berriak ekarriko dizkigu eta Xabi Soundek Euskal Herriko kaleak zeharkatuko ditu haur talentudunen bila. Platoan Nerea Mazo arituko da aurkezle lanetan. Eta, noski, abesti eta bideoklip berriak ere ekarriko dizkigute!
Denboraldi berriak 10 atal izango ditu guztira, eta MAKUSI bideo plataforman izango da ikusgai. Irailaren 13an estreinatuko da, eta abenduaren 20ra bitartean, bi astero, atal berri bat ikusteko aukera izango da. Azken bi atalak abenduaren 27an eta urriaren 3an estreinatuko dira.
Ez galdu Potx eta Lotxen abenturak!
Zure interesekoa izan daiteke...
Gehiago kargatu