Hainbat estreinaldi hartuko ditu ekainean Makusik
Hilabete honetan hiru estreinaldi izango ditugu orotara, adin ezberdinetakoei zuzenduta, etxeko txikienentzako eta gaztetxoentzako telesailak. Gurean ezagunak ditugun “Loa eta Laia” abesti berriekin itzuliko dira. Horrenbeste gozatzen gabiltzan “Ninja dortokak” beraien abenturekin jarraituko dute hirugarren denboraldian. Hau dena borobiltzeko, “Gora eta saskira” lehen aldiz ikusi ahalko dugu.
Loa eta Laia (0-4 urte)
Musika ardatz hartuta, hainbat gai berri ekarriko dizkigute oraingoan ere Loa eta Laia gure lagunek, beti ere balore unibertsalak oinarrian izanda. Euskaraz sortutako edukiak aurkituko ditugu eta baita bizi dugun errealitateari buruz abestu ere.
Ninja dortokak (+8 urte)
Leonardo, Donatello, Michelangelo eta Raphael dortoken abentura berriak helduko dira hirugarren denboraldi honetan. Lau Ninja Dortoken abenturak bizitzeko aukera izango dugu. Splinter maisuaren gidaritzapean, ninja-teknikak ikasi dituzte hiriko estoldetan, hamabost urtez. Orain, gainaldera igotzeko garaia dute, munduan agertzekoa.
Gora eta saskira (+8 urte)
Saskibaloiarekin emango diogu bukaera hilabeteari. Eskolaz aldatuko den neskak bere lekua aurkituko du saskibaloi taldean, hori bai, lan handia izango du aurretik. Inoiz irabazi gabe dago taldea eta patua aldatzea izango da bere betebeharra, baina bidean oztopoei aurre egin beharko diete jokalariek. Zer gertatuko ote da aurtengo denboraldian zehar?
Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!