Berriak
ESTREINALDIA

“Robin Hood” saioaren atal berriak, MAKUSIn!

Pertsonaia ezagunaren istorioari ukitu berezi eta dibertigarria ematen dio: protagonista nagusiak gaztetxoak dira.

“Robin Hood”en abentura berriez gozatzeko aukera emango du MAKUSIk. Izan ere, marrazki bizidunen saioaren 3. denboraldia estreinatu berri da bideo plataforman. 5 eta 7 urte arteko umeei zuzenduta dago, eta pertsonaia ezagunaren istorioari ukitu berezi eta dibertigarria ematen dio.

Hamar urte baino ez dituen arren, Robin benetako heroia da. Joan printzeak iheslari eta bidelapurtzat jo zuenetik, Sherwood baso erraldoiaren erdian bizi da. Bere lagun Tuck eta John Txikiren laguntzarekin eta Lady Marian eta Scarlett ere ondoan dituela, Robin ausartak arerioei aurre egingo die.

MAKUSI bideo plataformaren inguruko informazio guztia irakurtzeko, sartu hemen. Eta, ez ahaztu, edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu!

Zure interesekoa izan daiteke...

Home Sweet Rome Ladybug MAKUSI bideo plataforma
Egiten du  08:00 min.
Irailaren 20tik aurrera egongo dira ikusgai, euskaraz, MAKUSI bideo plataforman.
2024/09/20 - 08:00
Egiten du  07:00 min.
Mundu grisa koloreztatu nahian datoz berriro Potx eta Lotx, Izaskun eta Xabi Sound adiskideekin batera.
2024/09/13 - 07:00
MAKUSI Klubeko zozketak: MAKUSI produktuak, sarrerak, opariak, etab.
Egiten du  10:19 min.
Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: MAKUSI Klubeko kide izatea eta pasahitza sortuta izatea.
2024/09/24 - 10:19
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Gehiago kargatu