Berriak
ZOZKETAK

Nola parte hartu gure zozketetan?

Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: MAKUSI Klubeko kide izatea eta pasahitza sortuta izatea.

MAKUSIn zozketa desberdinak jartzen ditugu martxan urte osoan zehar: zinema eta aurrestreinaldietarako sarrerak, deskontuak eta eskaintza bereziak, MAKUSI unibertsoko produktuak, opari esklusiboak, telesailen grabazioetara joateko aukera, familia osoarentzako planak… Horietan guztietan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: MAKUSI Klubeko kide izatea eta pasahitza sortuta izatea.

Gure zozketetan parte hartzeko, honako pauso hauek jarraitu:

1) Zure profil orrian sartu saioa hasteko.

2) Helbide elektronikoa bete, eta ondoren, pasahitza. Pasahitza sortuta ez baduzu, zure helbide elektronikora mezu bat iritsiko zaizu argibide guztiekin.

3) “Zozketak” atalean sartu eta aukeratu nahi duzuna. Zozketaren esteka zuzena ere erabil dezakezu.

4) Zozketaren beheko aldean aurkituko duzun koadroan, parte hartuko duen kidea hautatu, eta aurkituko duzun galderari erantzun.

5) Ohar bat agertuko zaizu, prozesua zuzen osatu duzula baieztatzeko.

Gogoratu, MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin, eta gure webgunean albistea argitaratuko dugu zerrendarekin.

Zure interesekoa izan daiteke...

Home Sweet Rome Ladybug MAKUSI bideo plataforma
Egiten du  08:00 min.
Irailaren 20tik aurrera egongo dira ikusgai, euskaraz, MAKUSI bideo plataforman.
2024/09/20 - 08:00
Egiten du  07:00 min.
Mundu grisa koloreztatu nahian datoz berriro Potx eta Lotx, Izaskun eta Xabi Sound adiskideekin batera.
2024/09/13 - 07:00
Egiten du  09:09 min.
Ume eta gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak entretenimendu eskaintza zabalarekin emango dio hasiera ikasturteari. Plataforma digitalean ostiralero estreinaldi bat jasoko da, eta Klubeko kideek zozketa eta abantaila ugari izango dituzte.
2024/09/04 - 09:09
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Gehiago kargatu