Berriak
MARRAZKI BIZIDUNAK

Ez galdu “Arrain Arraioak” esketx saioa, MAKUSIn!

Gizakiok begira ez gaudenean arrainak nola bizi diren ikasiko dugu parekorik ez duen esketx saio honetan.

Irailaren 27an hasita, “Arrain Arraioak” saioa ikusteko aukera izango da MAKUSI bideo plataforman. 5 eta 7 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta umorea du ardatz.

Nolakoa da bizitza arrainontzi batean? Gizakiok begira ez gaudenean arrainak nola bizi diren ikasiko dugu parekorik ez duen esketx saio honi esker. Koloretako arrainen familiak, kung-fu irakasleak, rap taldeak… mota guztietako pertsonaiak ezagutuko ditugu!

Saioak “Le Fond du Bocal”, Nicolas Pouponen komiki ezaguna, du oinarri, eta bost minutuko 52 atal ditu orotara.

MAKUSI bideo plataformaren inguruko informazio guztia irakurtzeko, sartu hemen. Eta, ez ahaztu, edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu!

"Arrain Arraioak": argazki-galeria

    Zure interesekoa izan daiteke...

    Home Sweet Rome Ladybug MAKUSI bideo plataforma
    Egiten du  08:00 min.
    Irailaren 20tik aurrera egongo dira ikusgai, euskaraz, MAKUSI bideo plataforman.
    2024/09/20 - 08:00
    Egiten du  07:00 min.
    Mundu grisa koloreztatu nahian datoz berriro Potx eta Lotx, Izaskun eta Xabi Sound adiskideekin batera.
    2024/09/13 - 07:00
    Egiten du  09:09 min.
    Ume eta gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak entretenimendu eskaintza zabalarekin emango dio hasiera ikasturteari. Plataforma digitalean ostiralero estreinaldi bat jasoko da, eta Klubeko kideek zozketa eta abantaila ugari izango dituzte.
    2024/09/04 - 09:09
    Egiten du  08:00 min.
    Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
    2024/07/11 - 08:00
    Gehiago kargatu