Berriak
POTX ETA LOTX

Potx eta Lotxen bideopodkasta, MAKUSIn!

Pailazoek esparru desberdinetako gonbidatuak hartuko dituzte euren txokoan, umeen galderei erantzuteko xedez. Xabi Sound eta Izaskun ere han izango dira giroa alaitu nahian.

“Potx eta Lotx, bai esan?” titulupean, bideopodkast berria estreinatuko dute Potx eta Lotx pailazoek irailaren 20an, MAKUSI bideo plataforman eta EiTB Podkast atarian. Guztira 10 atal izango dira, eta bi astero atal berri bat estreinatuko da.

Bideopodkastean Potx eta Lotx umeen jakin-mina asetzen eta euren zalantzak argitzen saiatuko dira. Hala, esparru desberdinetako gonbidatuak hartuko dituzte: magoak, nutrizionistak, musikariak, influenzerrak eta suhiltzaileak, besteak beste. Horietako bakoitzak bere lanbidearen nondik norakoak azalduko ditu, pasadizo eta istorio dibertigarriak gogora ekarrita. Xabi Soundek eta Izaskunek ere bideopodkastean parte hartuko dute, alaitasuna eta musika lagun.

Unitate didaktikoak

Atal bakoitzari lotuta unitate didaktikoak prestatu dira, irakasleek eta ikasleek gelan gara ditzaten. Unitate horiek ikasleen arteko elkarrekintza sustatzea eta beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzea dute xede.

Karta didaktikoak MAKUSIren webgunean egongo dira eskuragarri, atala estreinatu ondoren.

1. Atala: Magoak. Unitate didaktikoa deskargatu!

Zure interesekoa izan daiteke...

Sam Sam marrazki bizidunak MAKUSIn
Egiten du  01:09 min.
Lau urtera arteko haurrei zuzenduta daude, eta atal desberdinetan mezu positiboak bultzatzen dira, lagunen garrantzia oinarri hartuta.
2024/09/06 - 13:09
Egiten du  07:00 min.
Mundu grisa koloreztatu nahian datoz berriro Potx eta Lotx, Izaskun eta Xabi Sound adiskideekin batera.
2024/09/13 - 07:00
Egiten du  09:09 min.
Ume eta gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak entretenimendu eskaintza zabalarekin emango dio hasiera ikasturteari. Plataforma digitalean ostiralero estreinaldi bat jasoko da, eta Klubeko kideek zozketa eta abantaila ugari izango dituzte.
2024/09/04 - 09:09
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Gehiago kargatu