Potx eta Lotx pailazoek, badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora.
Atal bakoitzari lotuta unitate didaktikoak prestatu dira, ikasgelan lantzeko, eta karta didaktikoak MAKUSIren webgunean egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://makusi.eus/potxetalotx