Jada badugu “Mumbo Jumbo” pelikularen globo aerostatikoaren irabazlea!
Pelikularen estreinaldiaren harira, jostailuzko globo aerostatiko bat irabazteko aukera izango duzue Makusi klubeko kideok.
Irailaren 18an “Mumbo Jumbo” pelikula zinema aretoetara iritsiko da, euskaraz, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren eskutik. Mumbo Jumbo hipopotamoa, haran txiki batean bizi da bere amarekin, konturatu gabean perretxiko arraro bat jango du eta erraldoi bilakatuko da. Horrenbeste handituko, ezin dela bere etxean sartu. Zorionez, Fredek, konponbidea aurkituko du, baina Siberiaraino joan beharko da oinez. Horrez gain, Baba Yaga sorgina ere aurkitu beharko du. Bidaia ez du bakarrik egingo, bere lagunik onenak ondoan izango ditu.
IRABAZLEA:
JARE ROBLES AZCONA
Zorionak :)
Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.