Berriak
BERRIAK

100.000 erabiltzaileen langa gainditu du MAKUSIk

Udarako abentura berriekin dator MAKUSI, besteak beste, "Ultra Violet eta Eskorpioi Beltza" izeneko telesail berria, "Go!azen" udako bideoklipa eta Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berezia Algara Dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko.

MAKUSI unibertso digitalak hazten jarraitzen du eta, jada 100.000 lagun gara EITBren haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma honetan

Uda behar bezala abiatzeko, gainera, estreinaldi sorta dakarkizuegu. Horietan berezienetako bat estreinatu berri den "Go!azen 13" udako bideoklipa. 13. denboraldiaren grabaketak abian daude eta udazkenean izango dugu abentura berriekin gozatzeko aukera; baina, aurretik, urtero bezala, Basakabiko lagun-kuadrillak bideoklip berezia grabatu du: "Bart"

Horrez gain, "Ultra Violet eta Eskorpio Beltza" telesaila estreinatu berri dugu MAKUSIn, ekintzaz eta superboterez beteriko abentura, Violet protagonista gaztearen bueltan. Maskara magiko bati esker, super-abiaduraren boterea eskuratuko du protagonistak, eta familia arteko sekretu handi bat deskubrituko du. Umorea, akzioa eta adiskidetasuna eskainiko digu telesailak.

Uztailaren 10ean estreinatuko dugu MAKUSIn "Loa eta Laia" telesailaren Bizikleta izeneko abesti berria, eta "Naruto" anime arrakastatsuaz euskaraz gozatzeko aukera ere izango dugu, uztailaren 17tik aurrera. Azkenik, Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berezia ere izango dugu udako proposamenen artean. Gasteizko Algara Dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko egindako jaialdian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskainitako ikuskizun berezia MAKUSIn izango dugu primizian, abuztuaren 7tik aurrera.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  08:59 min.
Abentura berriz beteta izango dugu udan bideo-plataforma, besteak beste, “Ultra Violet eta Eskorpioi Beltza izeneko telesail berriaren iritsierarekin.
2026/07/01 - 08:59
Duela  min.
Makusi Klubeko kidea bazara, “Go!azen 13”ko grabaziora joateko aukera izango duzu! Basakabi eta aktoreak gertutik ezagutzeko prest?
Duela  08:00 min.
Abian da udako argazki lehiaketa Makusin. Igo zure argazkia eta gure galerian agertzeaz gain, sari berezi bat lortzeko aukera izango duzu.
2026/06/18 - 08:00
Duela  09:06 min.
Gure inguruneko bizitza basatiaren errealitatea eta bertako animalien egunerokoa ezagutzeko aukera izango dugu 13 atalez osatutako saioan.
2026/06/18 - 09:06
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!