“Go!azen 13” udako bideoklipa eta beste estreinaldi ugari, udan zehar, MAKUSIn!
“Go!azen 13” udako bideoklipa – Uztailak 3
Adi “Go!azen” zaleok! “Go!azen 13”ko bideoklipa ate joka daukagu! Denboraldi berriko grabaketak abian daudela badakigu, eta aurtengo udako bideoklipa hilaren 3an estreinatuko da. “Go!azen” telesailaren aro berri honen lehenengo arrastoak ikusiko ditugu! Uda honetan dantzatzeko prest?
Ultra Violet eta Eskorpio Beltza – Uztailak 3
Ekintzaz eta superboterez beteriko abentura abian da! “Ultra Violet eta Eskorpio Beltza” telesaila plataformara iritsiko da, Violet gaztea protagonistaren bueltan. Maskara magiko bati esker, super-abiaduraren boterea eskuratuko du protagonistak, eta familia arteko sekretu handi bat estalgabetuko du. Umorea, akzioa, adiskidetasuna eta askoz gehiago eskainiko digu telesailak. Abentura berri honen parte izateko prest?
Loa eta Laia (atal berria) – Uztailak 10
“Loa eta Laia” abesti berri batekin itzuliko dira udari erritmoa emateko asmoz. Gorputzak astintzeko eta ozen abesteko “Bizikleta” izeneko atala iritsiko da gurera.
Naruto – Uztailak 17
Animearen munduan hain ezaguna den Naruto ninjaren istorioa bideo-plataformara iritsiko da. Telesaileko protagonista den ninja gazte bihurri eta energiaz beteak, guztien errespetua lortu eta Hokage, bere herriaren babesle nagusia, bihurtzeko misioa izango du. Akzioz, umorez, une zirraragarriz beteriko abentura izango dugu aurrerantzean gurean.
Pirritx eta Porrotx ikuskizuna (Algara dantza taldearen 25. urteurrena) – Abuztuak 7
Gasteizko Algara Dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko egindako jaialdian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskainitako ikuskizun berezia MAKUSIn izango dugu primizian. Dibertsioa ziurtatuta izango dugu hirukote sudur gorri maitagarri hauekin!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!