Berriak
BERRIA
“Bizi Natura”, Euskal Herriko biodibertsitatea gertutik erakutsiko digun saioa, MAKUSIra iritsi da!
Gure inguruneko bizitza basatiaren errealitatea eta bertako animalien egunerokoa ezagutzeko aukera izango dugu 13 atalez osatutako saioan.
Natura maite eta gertutik bizitzea gustuko duzuenontzat saio paregabea iritsiko da MAKUSI plataformara: “Bizi Natura”. Saio 13 atalez osatuta egongo da, eta horien bidez Euskal Herriko ekosistema desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu, narrazio liluragarria uztartuz, ikusleak naturarekin bat egiteko.
Inguruneaz eta naturaz ikasteko zein gozatzeko saioa izango da “Bizi Natura”, eta adituen ezagutzari esker, inoiz ikusi gabeko errealitatearen parte izatea lortuko dugu.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!