“Nicky, Ricky, Dicky eta Dawn” telesailaren estreinaldia eta “GOAZEN 12” kontzertua, ekainean, MAKUSIn!
Nicky, Ricky, Dicky eta Dawn – Ekainak 5
Nicky, Ricky, Dicky eta Dawn laukiak dira, baina bi gauzatan baino ez datoz bat: guraso berdinak dituztela eta egun berean betetzen dituztela urteak. Lau anaia-arreben artean tirabirak ez dira falta, baina azkenean, elkartzen direnean, ezerk ez ditu geldiarazten.
Loa eta Laia (4. denboraldia) – Ekainak 12
Musika eta dantza ardatz hartuta, “Loa eta Laia” saioa bueltan izango dugu bideo-plataforman, 4. denboraldiarekin. Kantu, dantza eta gai berritzaileak jorratzeko aukera ezin hobea aurkeztuko digute saioko protagonistek. 10 atalez osatua egongo da denboraldia, eta hil honetan bost kantu berri izango dituzue bideo-plataforman. Loa eta Laiaren lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea ere izango dugu denboraldi berri honetan. Gorputzak astintzeko prest?
Bizi Natura – Ekainak 19
Natura maite eta gertutik bizitzea gustuko duzuenontzat saio paregabea iritsiko da plataformara: “Bizi Natura”. 13 atalez osatutako saio honetan, Euskal Herriko ekosistema desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu, zuzeneko bizitza basatiko uneak, eta ikusleak naturarekin konektatzeko diseinatutako narrazio liluragarria uztartuz.
Go!azen kontzertua – Ekainak 26
“Go!azen 12” telesaileko protagonistek pasa den martxoan, Kursaalen (Donostian) eskainitako kontzertu zoragarria bideo-plataforman izango dugu primizian. Azkenengo denboraldiko kantuak ozen abesteko eta dantzatzeko aukera ezin hobea izango duzu! Astindu ditzagun gorputzak elkarrekin!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!