“Eguzki Eklipse Osoa” saio berritzailea MAKUSIra iritsi da!
Arnaitz Fernandez meteorologoaren eta June Ansoleaga aurkezlearen eskutik, eguzki-eklipsearen nondik norakoak ikasteko eta ulertzeko aukera izango dugu aurrerantzean, MAKUSIn. Sei atalez osatutako saio berezi honetan, haur zein gaztetxoek fenomeno berezi honen inguruko berezitasun guztiak modu dinamikoan ezagutu ahal izango dituzte.
Espazioan zehar bidaiatuz, eguzki-eklipse batean dauden protagonista guztiak ezagutuko ditugu. Baina zer gertatu behar da zehazki fenomeno berezi hau gertatu dadin? Erantzun guztiak “Eguzki Eklipse Osoa” saioan topatuko dituzu!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!