Berriak
BERRIA

Zientziaz gozatzeko modu dibertigarriena iritsi da MAKUSIra: “Zientzia Piztia”!

Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoarekin batera, esperimentuz betetako abentura zientifikoez gozatzeko aukera izango dugu aurrerantzean bideo-plataforman.

Zientzia eta dibertsioa eskutik helduta iritsi dira MAKUSIra “Zientzia Piztia” saioren estreinaldiarekin. Arnaitz Fernandezek aurkeztutako saio honek, ume eta gaztetxoak zientziaren mundura gerturatzea du helburu, modu erraz, dinamiko  eta entretenigarrian.

Guztira, sei minutuko hamar atal izango dira, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin elkarlanean sortutakoak, eta ostiralero bi kapitulu berri eskainiko ditu MAKUSIk.

Atal bakoitzean, ikus-entzuleak esperimentuen bidez abentura zientifiko txiki batean murgilduko dira. Ura dantzan jartzea, izotza arrantzatzea edota marrazkiak bizidun bihurtzea lortuko da saio bakoitzean besteak beste.

Arnaitzek saioan erakutsitako esperimentuak etxeko txikiekin batera egiteko aukera paregabea izango da, eta familian eta lagunartean zientziaz gozatzeko eta ikasteko aukera ezin hobea izango dugu.

Gainera, “Galdera Piztia” izango duzue zain MAKUSIko sareetan, atal bakoitzarekin lotura dagoen galdera bat erantzun beharko duzue. Erantzun zuzen gehien lortzen dituen kideak proiektore bat irabazteko aukera izango du. Animatu eta parte hartu!

Prest al zaudete zientziaren sekretuak ezagutzeko? Prestatu materialak eta murgildu gaitezen elkarrekin “Zientzia Piztia”ren mundu harrigarrian!

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Ez galdu hau!