Zure udako argazkia, MAKUSIn!
Uda hondartzan igaroko duzu? Mendian? Hirian edo herrian geratuko zara? Aukerak amaigabeak dira, eta egiten duzuna egiten duzula, badakigu primeran pasatuko duzula! Ez ahaztu, uda sasoi aparta da familiarekin edo lagunekin planak egiteko.
MAKUSIn oporretan ere zure berri izan nahi dugu eta horregatik, ekimen berezia abiarazi dugu: udako argazki lehiaketa! Zure udako argazkia bidali eta gure argazki-galerian agertuko zara; horretaz gain, sari paregabea lortzeko zozketan ere hartuko duzu parte, proiektore bat lortzeko aukera izango duzu!
Parte hartzeko, gauza bakarra egin beharko duzu: gure webgunean saioa hasi, erabiltzaile eta pasahitzarekin, eta zure argazkia igo. Zeren zain zaude?
Gogoratu, oporretan ere MAKUSIn eduki eskaintza zabala aurkituko duzu! Klubeko kideentzako lehiaketak eta zozketak, marrazki bizidunak, telesailak eta filmak MAKUSI bideo plataforman, eta eduki esklusiboak gure webgune eta sare sozialetan (TikTok, YouTube eta Instagram), den-dena euskaraz.
MAKUSI, nonahi eta noiznahi, gailu guztietan.
Zure argazkia igo!
Gogoratu, zure udako argazkia igo ahal izateko, profila sortuta eta argazkiak igotzeko baimena onartuta izan behar duzu.
Profilera joanAukeratu zein kideren argazkia den
Igo zure argazkia
Kidearen argazkia telebistan agertuko dela eta DBEO Legea betetzen dela bermatzeko, kidea bakarrik agertzen den argazki bat igo.
Argazkiaren pisua ezin da 15 mega baino gehiagokoa izan.