Makusi Klubeko familia batek Bilbo eta inguruan asteburu paregabea igarotzeko aukera izango du!
Sopuerta Abenturara parkeaz gozatu eta ABBA Suite Bilbao City hotelean gau bat igarotzeko aukera izango du saria irabazten duen Makusi klubeko kideak eta haren familiak
Familia osoarentzako plan ezberdinak egiteko proposamenak eskaintzeaz gain, hilabetero zozketa bereziak egingo ditugu Makusi Klubeko kideen artean, “Euskadi Familian” ekimenari esker. Oraingoan, emozioz beteriko asteburu bat irabazteko aukera duzue, Sopuertako tirolinetan ibiltzeko eta gero gauean hotel izugarri batean deskantsatzeko.
Parkeak, 10 zirkuitu ezberdin ditu, eta 100 abentura eta erronkatik gora aurkitu ahalko dituzue. Familia guztiarentzat pentsatuak, 2 urtetatik aurrera. Horrez gain atseden hartzeko ABBA suite Bilbao City hotelak prestakuntza ezin hobeak jartzen ditu zuen eskura.
Parte hartzea oso erraza! Makusi klubean saioa hasita duzula, beheko formularioan zuen Instagram erabiltzailea idatzi, eta bi kontu hauek jarraitu: @makusi_eus eta @visiteuskadi. Irailaren 13ra arte izango duzue parte hartzeko aukera.
Oharrak:
- Derrigorrezkoa da Makusi eta Visiteuskadi kontuak Instagramen jarraitzea.
- Makusi lantaldea jarriko da irabazleekin harremanetan dena antolatzeko.
- 4 pertsonentzako ostatu irailean, urrian, martxoan edo apirilean izan beharko da (aste santua izan ezik).
- Sopuerta Abenturara joateko 4 sarrera izango dira.
MAKUSI Klubeko kidea ez bazara eta zozketa honetaz eta beste hainbat abantailaz gozatu nahi baduzu, egin klik hemen eta egin zaitez kide. Horrez gain, ez ahaztu astero plan anitzak dituzuela zain Euskadi Familian ekimenari esker.
Ikusi MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn! Murgildu zaitez EITBren ume eta gaztetxoentzako unibertso digitalean!
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.