Makusi Klubeko familia batek Donostian asteburu paregabea igarotzeko aukera izango du!
Donostiako Aquariuma bisitatu eta Arrizul Congress hotelean gau bat igarotzeko aukera izango du saria irabazten duen Makusi klubeko kideak eta haren familiak.
Familia osoarentzako plan ezberdinak egiteko proposamenak eskaintzeaz gain, hilabetero zozketa bereziak egingo ditugu Makusi Klubeko kideen artean, “Euskadi Familian” ekimenari esker. Oraingoan, Donostiaren xarma eta itsasoaren magia ezagutzeko aukera izango du familia batek, Aquariuma bisitatu eta Donostian gau bat igaroz.
Gros auzoan dago Arrizul Congress hotela, eta han ostatu hartuta, Zurriola hondartzara eta hiriko txoko interesgarrienetara erraz helduko zarete. Gainera, saria irabazten duen familiak Donostiako Aquariuma bisitatzeko aukera izango du; itsasoko mundua gertutik ezagutzeko aukera ematen du, hainbat espezie bertatik bertara ikusiz.
Parte hartzea oso erraza! Makusi klubean saioa hasita duzula, beheko formularioan zuen Instagram erabiltzailea idatzi, eta bi kontu hauek jarraitu: @makusi_eus eta @visiteuskadi. Uztailaren 5era arte izango duzue parte hartzeko aukera.
Oharrak:
- Derrigorrezkoa da Makusi eta Visiteuskadi kontuak Instagramen jarraitzea.
- Makusi lantaldea jarriko da irabazleekin harremanetan dena antolatzeko.
- 4 pertsonentzako ostatua behe-denboraldian izan beharko da.
- Aquariumera joateko 4 sarrera izango dira.
MAKUSI Klubeko kidea ez bazara eta zozketa honetaz eta beste hainbat abantailaz gozatu nahi baduzu, egin klik hemen eta egin zaitez kide. Horrez gain, ez ahaztu astero plan anitzak dituzuela zain Euskadi Familian ekimenari esker.
Ikusi MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn! Murgildu zaitez EITBren ume eta gaztetxoentzako unibertso digitalean!
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.