ZOZKETA
ZOZKETA

Irabazi ezazue Igartubeiti Baserri Museorako esperientzia ahaztezin bat!

Familia osoarekin batera, Euskal baserriaren historia eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera osoa izango duzue

Historia zukutzeko esperientzia Igartubeiti Baserri Museoan! Euskadi Familian ekimenari esker Klubeko kideentzat ekintza berezi bat irabazteko aukera izango duzue.

Ekintza 11:00etan hasiko da Igartubeiti Baserrira bisita eginez, baserriko txoko guztiak ezagutuko ditugu eta bere barrukaldean gordetzen den makina erraldoia ezagutuko dugu, dolarea. XV. Mendean sagar zukua dolarean nola zukutzen zen ikasiko dugu eta bisita txalaparta soinuekin amaituko dugu. Ondoren, esperientzia modu paregabean bukatzeko gure sagar zukua egingo dugu modu tradizionalean, sagarrak joz, txikituz eta zukutuz, gero sagar zuku gozoa dastatu ahal izateko!

Igartubeiti Baserria ezin da azaldu, bizi egin behar da!

Parte hartzea oso erraza! Makusi klubean saioa hasita duzuela, beheko formularioan izena eman beharko duzue soilik. Aukeratu zein hilabetetan joan nahi duzuen. Uztailaren 5era arte izango duzue parte hartzeko.

Oharrak:

  • 2 irabazle egongo dira.
  • Irabazle batek uztaileko lehen asteetan joateko aukera izango du.
  • Beste irabazleak abuztuaren lehen asteetan joateko aukera izango du.
  •  Makusi lan-taldea jarriko da irabazleekin harremanetan.

MAKUSI Klubeko kidea ez bazara eta zozketa honetaz eta beste hainbat abantailaz gozatu nahi baduzu, egin klik hemen eta egin zaitez kide. Horrez gain, ez ahaztu astero plan anitzak dituzuela zain Euskadi Familian ekimenari esker.

Ikusi MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn! Murgildu zaitez EITBren ume eta gaztetxoentzako unibertso digitalean!


Arrakasta

Errorea

Akats bat egon da

Ez dago daturik

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Irabazi ezazue Igartubeiti Baserri Museorako esperientzia ahaztezin bat!

Familia osoarekin batera, Euskal baserriaren historia eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera osoa izango duzue

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

Irabazi ezazue Igartubeiti Baserri Museorako esperientzia ahaztezin bat!

Irabazi ezazue Igartubeiti Baserri Museorako esperientzia ahaztezin bat!

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  08:00 min.
Abian da udako argazki lehiaketa Makusin. Igo zure argazkia eta gure galerian agertzeaz gain, sari berezi bat lortzeko aukera izango duzu.
2026/06/18 - 08:00
Estreinaldia
Duela  02:14 min.
Estreinaldia
Udako bideokliparen grabazioa eta denboraldi berriko argazkiak egin ondoren, “Goazen 13” telesailaren grabaketak martxan dira jada. Lau aurpegi berri izango ditu aurtengo denboraldiak.
2026/06/09 - 14:14
Duela  11:11 min.
Abuztuaren 12an biziko dugun eguzki-eklipsearen harira sortutako saio didaktikoa izango dugu aurrerantzean plataforman
2026/05/29 - 11:11
Duela  10:41 min.
Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoarekin batera, esperimentuz betetako abentura zientifikoez gozatzeko aukera izango dugu aurrerantzean bideo-plataforman.
2026/05/15 - 10:41
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!