Jada baditugu “Go!azen 12”ko aldizkari berriko zozketako irabazleak!
Bada denbora “Go!azen 12” denboraldiari amaiera eman geniola, baina ongi dakigu “Go!azen” unibertsoak ez duela mugarik. Hortaz, aldizkari berriko 10 ale zozkatu ditugu Makusi Klubeko kideen artean banatzeko!
Adi, “Go!azen” zaleok! Zozketa berri batekin gatoz. Telesailaren 12. denboraldiko amaierara iritsi ginen jada, baina oraindik azkenengo denboraldi honek asko du esateko. Beraz, “Go!azen” aldizkari ofizialaren 10 ale berri zozkatu ditugu. Aldizkariaren 23. zenbakiaz gozatzeko aukera izango duzue!
Basakabiko sekretutxo gehiago ezagutzeko aukera duzu aldizkari berriarekin; Karlaren (Ainhoa Tabuyo) elkarrizketa irakurtzeko aukera izango duzu, egun bat Izarrekin (Irati Marin) atala ere izango duzu esku artean, posterrak, pegatinak, denbora pasak…
Eta zertan ote dabil Aner (Xabier Elizalde), Basakabiko ikasle ohia? Erantzun hau eta gehiago topatuko dituzu telesaileko aldizkari berrian!
ZORIONAK:
- EÑAUT ZELAIA LASA
- IHART IZKARA LATXIONDO
- NUR IANTZI ALTZIBAR
- LUR LARRAÑAGA ODRIOZOLA
- AMETS ORUESAGASTI LARRINAGA
- EIRA ZABALA PAGAY
- IZAR MENDIZABAL YARZA
- LIBE LEKUONA MIGUEL
- AIA ETXEBESTE BUJANDA
- ARANE ETXEBERRIA FERNANDEZ
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.