“Baba Yaga eta sorginkerien liburua ” filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu!
MAKUSI klubeko kideen artean 7 sarrera bikoitz banatu ditugu filma euskaraz ikusteko otsailaren 13ko asteburuan. Plan bikaina, ezta?
Otsailaren 13tik aurrera, “Baba Yaga eta sorginkerien liburua” pelikula ikusteko aukera izango dugu pantaila handian eta euskaraz. Zehazki, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker. Bada, Zineuskadiren lankidetzan, MAKUSI Klubeko kideentzat zozketa berezi bat antolatu dugu, 7 sarrera bikoitz zozkatu ditugu otsailaren 13ko asteburuan pelikula ikusi ahal izateko.
Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina araoak egiteko bere sorgin-liburua behar du, duela urte asko Belladonna azti gaiztoak lapurtutakoa. Nola jarraituko du istorioak?
IRABAZLEAK:
- OIHANA BERASALUZE ARANBERRI
- HAITZ MARIEZKURRENA ZUBILLAGA
- LAIA ATIEGA COLLADO
- MARKEL DEOGRACIAS ALONSO
- LUAR MADARIAGA LOPEZ
- LUKEN ADIN OTEGUI
- ELENE ETXEBESTE ZUBELDIA
ZORIONAK GUZTIOI!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.