Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko itsas ibilbidea zozkatuko dugu!
“2 Badia” izeneko itsas ibilbidea, Brai-ren eskutik, lau lagunentzako da eta 2 orduko iraupena izango du.
Ilunabar magikoaz gozatzea gustatuko litzaizuke? MAKUSIn, Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira, zozketa berezia abiarazi dugu. Kantauri itsasotik ibilbidea egiteko eta Gipuzkoako kostaldeko txokorik ederrenak ezagutzeko aukera aparta izango duzu, tartean, Donostiako portua, Pasaiako badia, Jaizkibelgo itsaslabarrak eta Kontxako badia.
“2 Badia” izeneko itsas ibilbidea, Brai-ren eskutik, lau lagunentzako da, 2 orduko iraupena izango du eta honako hau hartuko du barne:
- Audiogida.
- Polaroid argazki bat, oroigarri gisa gorde dezazun.
- Edaria (ura edo alkoholik gabeko freskagarria).
Irtenaldiak egunean zehar ordutegi desberdinetan egingo dira. Paisaia ikusgarriak eta olatuen soinuak lagun dituzula, ibilbidea azken txandan egitea aukeratzen baduzu, ilunabar ederraz gozatu ahalko duzu.
Parte hartzeko azken eguna: ekainak 27 (egun hori barne).
ZOZKETAN IZENA EMAN!
Itsasoari buruzko edukiak, MAKUSIn ikusgai
MAKUSI bideo plataforman ozeanoekin, itsasoarekin eta itsas bizitzarekin zerikusia duten edukiak aurkituko dituzu, nahi duzunean ikusteko! Honako hauek gomendatzen dizkizugu:
- Doraemon eta sirenen kondaira
- Doraemon, Atlantis, gaitzaren gaztelua
Gogoratu, zozketan parte hartzeko derrigorrezkoa da Klubeko kidea izatea, gure webgunean saioa hastea, erabiltzaile eta pasahitzarekin, eta zozketan aurkituko duzun galderari erantzutea.
Oharrak:
- Ibilbide bat zozkatuko dugu, lau lagunentzat. Derrigorrezkoa da, gutxienez, lagun horietako bat Klubeko kidea izatea.
- MAKUSI Taldea jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Arrakasta
Errorea
<p>Errore bat egon da</p>
<p>Ez dago daturik.</p>
<p>Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.</p>