Ekainak 8, Ozeanoen Nazioarteko Eguna
Urtero, ekainaren 8an, Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, ozeanoak zaintzearen garrantzia nabarmentzeko xedez. Ezinbestekoa da itsas bizitza arriskuan jartzen duten arazoei aurre egiteko konponbideak aurkitzea, eta guztion ardura da zeregin horretan laguntzea.
Ozeanoek planetaren % 70 baino gehiago estaltzen dute. Gure bizi iturri nagusia dira, eta azpimarratzekoa da, gutxienez, planeta osoko oxigenoaren % 50 ekoizten dutela.
Ekainaren 8an eta hurrengo edo aurreko egunetan hainbat ekintza antolatu ohi dira mundu osoan zehar (hala nola jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketa eta umeentzako jarduerak), baita gurean ere.
Adi egon, MAKUSIn Ozeanoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dugu, kideentzako zozketa esklusiboa martxan jarrita. Gogoratu, 3 Klubeko kidea bazinen, nahikoa izango da pasahitza sortzea zozketa eta lehiaketetan izena emateko. Kide berria sortzeko, egin klik hemen.