Berriak
BERRIA

Iritsi da “Go!azen 13”, gaurtik aurrera MAKUSIn ikusgai!

Guztiz eraberrituta aurkituko dugu oraingoan Basakabi: "Wellington Basakabi" kantu akademia, maila handiko ikasleak hartuko dituen barnetegia izango da aurrerantzean.

Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan, batez ere instalakuntzei buruz dagokionean, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bai Maitaneri eta baita Garaziri ere.

Udalekua guztiz eraberritua aurkitzeaz gain, “Go!azen 13”n lau pertsonaia berri izango ditugu gurean:  Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua), Luka (Gaizka Fernandez) eta Imanol (Iñigo Gastesi). Jada ezagunak ditugun Alaia (Adriana Sanchez), Bosko (Ander Ayerza), Izar (Irati Marin), Roke (Jon Alonso), Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez) eta Joritz (Julen Taboada) ere motxila ametsez beteta iritsiko dira udalekura.

Pertsonaia eta istorio berriak, musika edonon eta maitasun eta laguntasun harremanen gorabehera ugari izango ditugu denboraldi berri honetan.

Denboraldi berria sopresaz, abenturaz eta ilusio berriz beterik egongo da. Musika edonon topatuko dugu eta maitasun eta laguntasun harremanen gorabeherak ere ez dira atzean geratuko aurtengo udaleku musikalean.

Gainera, astero-astero atal berriez gozatzeaz gain, "Go!azen 13" unibertsoarekin lotutako eduki esklusiboak izango duzue bideo-plataforman: "Altxor ezkutuak", "Bideo bereziak" "Musikalak", "Tutorialak”... Hau guztia eta gehiago, gaur, gaueko 21:00etatik aurrera, MAKUSIn ikusgai! 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  09:36 min.
Basakabik ateak irekiko dizkigu beste urte batez, baina oraingoan musika akademia batean eraberrituta. “Txakur Patruila” marrazkien 4. denboraldia, aldiz, abentura berriz beteta etorriko da.
2026/11/02 - 09:36
Duela  08:13 min.
Laguardian kokatuta dagoen Bodegas Lozano upategian esperientzia batean murgiltzeko eta Silken Villa de Laguardia hotelean gau bat igarotzeko prest?
2026/10/29 - 08:13
Jaia
Duela  08:00 min.
Jaia
Makusi unibertsoaren topagune bihurtu da BEC! egun osoan zehar. Musika, jolasak, ikuskizunak eta denetariko ekintzak izan dira larunbateko jai handian, tartean “Go!azen 13”ren aurrestreinaldia.
2026/10/11 - 08:00
Estreinaldia
Duela  02:14 min.
Estreinaldia
Udako bideokliparen grabazioa eta denboraldi berriko argazkiak egin ondoren, “Goazen 13” telesailaren grabaketak martxan dira jada. Lau aurpegi berri izango ditu aurtengo denboraldiak.
2026/06/09 - 14:14
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!