“Go!azen” telesailaren 13. denboraldiaren estreinaldia eta “Txakur Patruila”ren atal berriak, azaroan, MAKUSIn!
Go!azen 13 – Azaroak 13
Adi, “Go!azen” zaleok! Jada badugu hainbeste maite dugun telesailaren denboraldi berriko estreinaldi data. Prest al zaudete Basabaki udaleku izatetik, musika akademia izatera nola eraldatzen den ikusteko? Pertsonaia eta istorio berriak, musika edonon eta maitasun eta laguntasun harremanen gorabehera ugari izango ditugu denboraldi berri honetan. Honen guztiaren parte izateko prest?
Gainera, astero-astero atal berriez gozatzeaz gain, "Go!azen 13" unibertsoarekin lotutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzue bideo-plataforman: "Altxor ezkutuak", "Bideo bereziak" "Musikalak", "Tutorilak... Gertatzen den guztiaren berri izango duzu! Egon zaitez adi!
Txakur Patruila (4. denboraldia) – Azaroak 27
Jada ezagunak ditugun txakur talde bikainak abentura eta erreskate berriez gozatzeko aukera emango digu telesaileko laugarren denboraldi honetan. Ryderrek eta bere lagunek beste behin ere aho bete hortz utziko gaituzte aurrera eraman beharko dituzten abenturekin. Presta zaitez dibertsioz, adiskidetasunez eta ekintzez beteriko abentura berri hauetan murgiltzeko!
Aipatutakoaz gain, "Loa eta Laia" ohi bazala gorputzak astintzeko prest iritsiko dira bideo-plataformara abesti berri batekin!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!