Denboraldi berria ate joka daukagun honetan, “Go!azen”eko aldizkariaren 24. zenbakiaren 10 ale zozkatuko ditugu. Eskuratu ezazu zurea!
“Go!azen 13”ko aldizkari berria zozkatuko dugu MAKUSI Klubeko kideen artean
Adi, “Go!azen” zaleok! Go!azen” aldizkari ofizialaren 10 ale zozkatu ditugu! Aldizkariaren 24. zenbakia da, eta honako eduki hauek aurkituko dituzu bertan: denboraldi berriko lehenengo nondik norakoak, poster ofiziala, pegatina berriak, denbora-pasak, , abestien letrak, eta denetariko bitxikeriak.
Gainera, denboraldi berriko eta grabaketetako bitxikeria ugari aurkituko dituzue aldizkarian, baita pasa den denboraldiko pertsonaia oso berezien elkarrizketak ere. Hau guztia eta gehiago izango duzu esku artean!
Aldizkariarekin batera 13. denboraldiko pegatinen album berria ere eskuratuko duzu!
Dakizuen bezala, Basakabi berri bat daukagu bidean. Basakabi udaleku bat izatetik, udako musika eskola izatera igaroko da. Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan.
Basakabiko abenturak pantailetatik haratago doazelako, ez galdu zozketan parte hartzeko aukera!
Oharrak:
- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
- Parte hartzeko azken eguna: urriak 28 (12:00ak arte).
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.