“Txiki Egiak” saio berria eta “Pocoyo” telesailaren estreinaldia, urrian, Makusin!
Txiki Egiak – Urriak 9
Euskal Herriko txoko desberdinetako haurrak protagonistatzat izango dituen saioa da “Txiki Egiak”. Umeen freskotasuna eta irudimena jokoan jarriko dira, eta behin kamera aurrean daudela, haien ideiak, ametsak eta asmakizunak kontatuko dituzte modu natural eta dinamikoan. Prest al zaudete beraien mundu zoragarrian murgiltzeko?
Pocoyo – Urriak 16
Etxeko txikiekin batera Pocoyo eta haren lagunen mundura salto egiteko unea da! Jolasen, bitxikerien eta abentura txikien bidez, Pocoyok, Patok, Ellyk eta Loulak, inguratzen dituen mundua deskubrituko dute elkarrekin. Adiskidetasuna, irudimena eta talde-lana izango ditu erdigune aurkeztutako telesailak.
Benedict Elkarte Misteriotsua – Urriak 23
Presta zaitez Makusi plataformara iritsiko den “Benedict Elkarte Misteriotsua” telesailaren mundu magikoan murgiltzeko. Misterioz, abenturaz eta sekretuz beteriko gaztetxoentzako telesail honetan, Reynie, Sticky, Kate eta Constance protagonistek misio berezi bati ekin beharko diote. Misterioa hastear dago!
Loa eta Laia (atal berria) – Urriak 30
Loa eta Laia lagunek ez dute atsedenik hartzen. Hilabete honetan gerriak mugitzeko abesti berri bat aurkeztuko digute. Elkarrekin ozen abesteko prest?
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko