Makusi Jaia, urriaren 10ean, BECen!
Urriaren 10ean, larunbata, MAKUSI jai erraldoia ospatuko dugu BECen (2. Pabiloia). Egun osoko ospakizuna izango da, zuzeneko ekitaldi eta jarduerez beteta. Hala, 11:00etatik 17:00etara, ekintza egitarau zabala prestatu dugu, eta MAKUSI unibertsoko protagonista guztiak bertan izango dira. Sarrera doako izango da, baina gonbidapena eskuratzea beharrezkoa izango da jaian sartzeko (beherago duzue nola eskuratu).
MAKUSI Jaian ez dugu aspertzerik izango: zuzeneko jarduerak, musika ikuskizunak, podcast gunea, puzgarriak, ludoteka, margotzeko txokoa, abentura parkea, psikomotrizitate gunea, tailerrak, eskulanak, etab.
MAKUSI unibertsoko protagonista nagusiek beraien txoko propioak izango dituzte: “Zientzia Piztia”, “Go!azen”, “Kalaxka”, “Potx eta Lotx”, “Kima eta Amik” “Irabazi Arte” eta “Papir!o” besteak beste.
Elkarrekin abesteko, dantzatzeko eta jolasean aritzeko gunea izango da Makusi jaia. “Go!azen” musika kontzertua, “Kalaxka” saioko Anepe eta Aritzekin erronkak egiteko aukera, “Zientzia Piztia” saioko aurkezle Arnaitz Fernandezekin esperimentuak zuzenean, “Potx eta Lotx” zein “Loa eta Laia” lagunen musika emanaldiak eta askoz gehiago izango ditugu eskura.
Gainera, MAKUSI Jaira gerturatzen zareten klubeko kideek opari esklusiboak izango dituzue zuen zain. Bestetik, EITB denda jaian bertan presente izango dugu! Beraz, MAKUSI unibertsoari lotutako produktu guztiak eskura izango dituzue.
Adi jarraitu gure sareak eta webgunea, MAKUSI Jaiaren ingurukoak ez galtzeko!
GO!AZEN 13 AURRESTREINALDIA (Bizkaia Arena)
Adi “Goazen” zaleok!
Telesaileko denboraldi berri honetan, Basakabiren norabide aldaketa primizian ikusteko aukera paregabea izango duzue “Go!azen 13”ko lehen atala pantaila handian ikusiz. MAKUSI Jaia amaitu ostean, “Go!azen 13” denboraldiko aurrestreinaldia izango duzue BECeko Bizkaia Arena aretoan, arratsaldeko 17:30ean. Prest al zaudete pertsonaia berriak ezagutzeaz gain Basakabi udalelu izatetik udako musika eskola izatera nola eraldatzen den ikusteko? sarrerak laster jarriko dira eskuragai, adi egon!
SARRERAK NOLA ESKURATU
Makusi Jaira batzeko beharrezkoa izango da sarrera eskuratzea (sarrera dohainik da). Eskeka honetan lortu dezakezue jairako gonbidapena. Pertsona bakoitzak gehienez zortzi gonbidapen lortu ditzake (haur zein helduek beharko dute sarrera).
*OHARRA
MAKUSI Jaiko sarrera eta “Go!azen 13” aurrestreinaldirako sarrerak desberdinak dira, hau da, ekitaldi bakoitzak bere sarrera propioa izango du.
Sarrerak lortzerako orduan arazoren bat baduzue, arreta zerbitzura idatzi.
Urriaren 10ean MAKUSI Jaian ikusiko dugu elkar!