Jaia
BERRIAK

Milaka ume eta gaztetxo batu ditu aurten Makusi Jai arrakastatsuak

Makusi unibertsoaren topagune bihurtu da BEC! egun osoan zehar. Musika, jolasak, ikuskizunak eta denetariko ekintzak izan dira larunbateko jai handian, tartean “Go!azen 13”ren aurrestreinaldia.

Makusi jaiak harrera ezin hobea izan du, milaka eta milaka lagun bilduta. Goizeko 11etan ateak ireki ostean, egun osoan zehar, ume eta gaztetxoentzako eskaintza zabala izan da bertan, euskaraz eta familiei zuzendutako jarduerekin Makusi unibertsoko pertsonaia, ikuskizun eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko.

Makusi unibertsoko protagonistak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan da. “Kalaxka” saioko Anepek eta Aritzek erronkak proposatu dituzte; Arnaitz Fernandezek “Zientzia Piztia” saioko esperimentuak egin ditu; eta Potx, Lotx, Izaskun eta Xabi Sound publikoarekin jolasean aritu dira.

Halaber, “Go!azen” gunean ekintza berritzaile batez gozatzeko aukera egon da, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz, “Bart” bideoklipean murgiltzeko aukera eskainita.

Zuzeneko ikuskizunak egun osoan zehar

Oholtzan ikuskizunak izan dira nagusi egun osoan zehar. Potx eta Lotx pailazoekin hasi ondoren, Loa eta Laia ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da, eta oholtza ixteko lanak Go!azen telesaileko aktoreen esku egon dira, jaiari bukaera ezin hobea emateko. Telesaileko abesti ezagunak entzuteko aukera izan du publikoak, eta denboraldi berriko abestiren bat ere taularatu dute.

Egun osoan zehar jarduera ugari antolatu dira: puzgarriak, ludoteka, margotzeko txokoak, tailerrak, eskulanak, egurrezko jolasak, abentura parkea, ohe elastikoak, etab. Makusi Jaiaren babesleek ere, IHOBEk, Euskadi Basque Country Familianek eta Gazteaukerak gune propioak izan dituzte.

“Go!azen 13”ren aurrestreinaldia

Eguna borobiltzeko, 17:30ean, “Go!azen” telesailaren 13. denboraldiko lehen atalaren aurrestreinaldia egin da pantaila handian, Bizkaia Arenan, eta zaleek hurrengo denboraldiko pertsonaiak eta Basakabiren etapa berria primizian ezagutzeko aukera izan dute.

Eskerrik asko Makusi Jaira etorri zareten guztioi!

Eguneko argazki galeria

    Zure interesekoa izan daiteke...

    Duela  08:55 min.
    Udazkenarekin batera hainbat estreinaldi iritsiko dira Makusi bideo-plataformara: haurrak protagonista dituen “Txiki Egiak” saio berria, eta “Pocoyo” zein “Benedict Elkarte Misteriotsua” telesail ezagunak.
    2026/09/30 - 08:55
    Duela  09:51 min.
    Estreinaldi berriak eta klubeko kideentzat zozketa bereziak izango ditugu Makusi unibertsoan ikasturte berriarekin batera.
    2026/09/01 - 09:51
    Duela  09:08 min.
    Udarako abentura berriekin dator MAKUSI, besteak beste, "Ultra Violet eta Eskorpioi Beltza" izeneko telesail berria, "Go!azen" udako bideoklipa eta Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berezia Algara Dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko.
    2026/07/08 - 09:08
    Duela  08:59 min.
    Abentura berriz beteta izango dugu udan bideo-plataforma, besteak beste, “Ultra Violet eta Eskorpioi Beltza izeneko telesail berriaren iritsierarekin.
    2026/07/01 - 08:59
    Gehiago ikusi
    Ez galdu hau!