Zibersegurtasunarekin lotutako aholkuak: tolerantzia Interneten
Internetek askotariko informazio-iturrien aukera ugari eskaintzen digu, eta mundu osoko pertsonekin iritziak aukeratzeko, partekatzeko eta eztabaidatzeko aukera ere ematen digu. Aldi berean, beste pertsonen aurrean errespetua, heziketa eta tolerantzia izatea eskatzen digu, bereziki ezezaguna den edo gure iritzien aurkakoa den horren aurrea.
Gorroto-diskurtsoen aurka eta errespetuaren eta aniztasunaren alde
Tolerantzia da gure munduko kulturen, gure adierazpen-moduen eta gizaki izateko moduen aniztasun bikaina errespetatzea, onartzea eta balioestea, UNESCOk 1995ean Tolerantziaren inguruko Printzipioen adierazpenean adierazitakoaren arabera. Hori dela-eta, Cyberzaintzan Interneten tolerantziak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu; izan ere, aurrean pantaila bat dugunean, plataforma sozialetako edo WhatsApp-eko koadrilako taldeko jokabideak, gure jarrerak, beste pertsona batzuekin aurrez aurre gaudenean erakutsi ohi ditugunaren bestelakoak izan ohi dira. Nola saihets dezakegu hori?