Estreinaldiz betetako hilabetea izango da azaroa Makusin!
Udazkenarekin batera eduki berriak eta estreinaldiak iritsi dira Makusi plataformara! Azaroan zehar izango dugu zer ikusi eta zertaz gozatu: GOAZEN eta POWER UP telesailen denboraldi berriak, LOA ETA LAIA lagunen abesti berria eta POTX ETA LOTXek Makusi Jaian eskainitako ikuskizuna, besteak beste.
Azaroak 7 — Power Up (3. denboraldia)
Power Up hirugarren denboraldiarekin itzuliko da azaroaren 7an. Gure super taldea inoiz baino prestuago dago abentura berriei aurre egiteko. Teknologia, adiskidetasuna eta ausardia, denak uztartuta. Ez galdu, denboraldi honek sekulako indar berezia dakar!
Azaroak 9 — Go!azen 12
Basakabiko ikasle eta irakasle maitatuenak bueltan dira! Go!azen 12 denboraldi berria abentura musikal berri batekin dator, emozioz eta sorpresaz beterik. Eskola aldatu egin da aurten. Basakabik adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu. Hau ez da ohiko "Go!azen" izango, erabat berrituta dator aurtengo ikasturtea!
Azaroak 14 — Shaun arditxoaren denboraldi berria
Umorez beteriko atal berriak iritsiko dira. Shaun arditxoak, bere artaldearekin batera, egoera bitxi eta barregarriak biziko ditu.
Azaroak 21 — Loa eta Laia, abesti berriarekin!
Musikaren erritmora, Loa eta Laia bueltan dira kanta berri zoragarri batekin! Abesti alaia eta dantzagarria izango da, eta ziur haurrek lehen entzunaldian ikasiko dute doinua.
Azaroak 28 — Potx eta Lotx: “Lagunekin Topa” (Makusi Jaiko ikuskizuna)
Hilabetea borobiltzeko, Potx eta Lotx eta lagunek, Makusi Jaian eskainitako “Lagunekin Topa” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Barre algara, magia eta abentura… dena batuko da Makusi Jaian bizitakoa berriz bizi ahal izateko! Etxeko txikien eta handien irribarrea bermatuta dago, ez galdu!
Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!