Maite zaitut festa erraldoia Makusin!
Maiatzaren 3an musikariak, dantzariak, bertsolariak eta hainbat pertsona bildu ziren BEC!-en, pailazoen abeste eta istorio ikonikoetan oinarritutako unibertso magikoa sortuz. Ekitaldia MAKUSIra iritsi da eta egun horretan bizitakoa berriz ikusteko aukera izango duzue.
Zuk ere bizitakoak dituzu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abenturak: behin eta berriro kantatu duzu Maite Zaitut abestia, barrez lehertu zara Poxpolin Marisorginaren sorginkeriarekin, edo Tiderrek herri-minaren garrantzia erakutsi dizu. 37 urtez belaunaldi osoak hezi dituzte euren abestiek, irriek eta maitasunaren inguruko ikuspegi unibertsalak! Orain, gure txanda da: bihotzez esan diezaiegun denok batera Maite Zaitut!
Gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn