Berriak
ESTREINALDIA

“A ze parea” MAKUSI-ra heldu da eduki pila batekin

Interneteko ahizpa ezagunenak gai askoren inguruan egongo dira hitz egiten, musika, zinema, erronkak… eta beste hainbat gauza aurkituko ditugu saioan

Twin Melody-k aurkeztuko du MAKUSI-ko saio berri hau, bikote honek bost atal prestatu dizkigute eta bakoitzean gai ezberdin bat jorratuko dute. Euskal musikaren historia erakutsiko digute abesti klasikoak erabiliz. Ahizpak aurrez aurre jarriko dira eta hainbat galderei erantzungo die. Nola ez, erronkak ere izango ditugu saio honetan, Interneteko challenge ezberdinak aztertuko dituzte. Zinemarako tartea ere izango da, gainera eduki dibertigarria aurkituko dugu.

Atal laburrak eta dinamikoak izango dira “A ze parea” programakoak, eduki eta gai ugari berri lantzeko aukera izango dugu astero. Ez ezazue galdu!

Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Albiste gehiago...

Duela  08:00 min.
Gonbidatu berriak hartuko dituzte platoan aurkezleek, eta gainera, denboraldi honetan erronkak bideratzeko lagun berri bat izango dute beraiekin.
2025/02/07 - 08:00
Duela  11:00 min.
Printzesak taldeko futbolariak bueltan dira, eta asteroko atalaz gain, “Barnetik” eta “Bereziak” izeneko atalak ere izango ditugu ikusgai plataforman, telesailean gertatzen den guztiaren berri izateko eduki berezi eta esklusiboen bidez.
2025/02/14 - 11:00
Duela  08:00 min.
Emozioz beteriko oihan batean Raa Raa lehoiak milaka abentura dibertigarri eta zaratatsu biziko ditu bere lagunekin batera.
2025/02/20 - 08:00
Duela  09:01 min.
Luffyk piraten erregea izatearekin egiten dut amets, eta “One piece” deituriko altxorra aurkitu nahi du, baina horretarako beste pirata askori egin beharko die aurre. Abentura guztiak MAKUSIn ikusgai.
2025/02/28 - 09:01
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!