Berriak
ESTREINALDIA

Ganngam Proiektua telesaioa korearra estreinakoz euskaraz

K-dramak izugarrizko arrakasta izaten dabiltza mundu osoan eta orain MAKUSIn ere gozatu ahalko duzue.

Nerabe erdi-kanadiar erdi-korear alaia da Hannah, eta K-poparekin obsesionatuta dago. Eliteko ekoizpen-etxe korear batean irakasle izateko aukera onartzen duenean, uste baino askoz gehiago irabaziko du. Hasiera ez da izango bat ere erraza, egiten duen guztiari oztopoak jarriko dizkiotelako.

Protagonista arin konturatuko da K-pop ametsak, K-drama dosi bat era baduela, etsaiak, maitasun gorabeherak eta baita familia sekretu ugari. Nola bukatuko du hasieran horren polita zirudien abenturak?

Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  11:00 min.
Printzesak taldeko futbolariak bueltan dira, eta asteroko atalaz gain, “Barnetik” eta “Bereziak” izeneko atalak ere izango ditugu ikusgai plataforman, telesailean gertatzen den guztiaren berri izateko eduki berezi eta esklusiboen bidez.
2025/02/14 - 11:00
Duela  08:00 min.
Gonbidatu berriak hartuko dituzte platoan aurkezleek, eta gainera, denboraldi honetan erronkak bideratzeko lagun berri bat izango dute beraiekin.
2025/02/07 - 08:00
Duela  08:00 min.
Zuen mozorroen pila bat argazki eder jaso ditugu asteotan, mila esker inauteriak MAKUSIrekin partekatzearren!
2025/02/21 - 08:00
Duela  min.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omentzeko emanaldi berezia egingo da maiatzaren 3an BECen eta euskal eszenako 20 artista handik hartuko dute parte.
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!