Berriak
ZOZKETA BEREZIA

Gure Zirkuaren ikuskizun berezia, Tolosan: SARREREN IRABAZLEAK

.EUS egitasmoak 10 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ondo baino hobeto ospatzeko, Gure Zirkuaren ikuskizun berezia antolatu dute. MAKUSIn bi sarrera bikoitz zozkatu berri ditugu. Irabazleen zerrenda osoa kontsultatu!
Gure Zirkua 2024

Zirkuko karpan sartu eta mundu magikoa ezagutzeko prest al zaude? Abenduan, Gure Zirkuak geldiunea egingo du Tolosan, eta MAKUSIn bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duzuen Klubeko kideen artean.

Hona hemen irabazleak:

- Elene Illarramendi Echaide

- Haitz Mariezkurrena Zubillaga

ZORIONAK! Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Euskarazko lehen zirku ibiltariak parekorik ez duen ikuskizuna aurkeztuko du. Izan ere, zirkuko osagai guztiak (tartean, malabaristak, trapezistak, akrobatak, magoak eta pailazoak) bilduko ditu agertoki gainean, euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzeko xedez.

.EUS egitasmoak 10 urte beteko ditu aurten, 15.000 domeinu erregistraturen langa gaindituta. Urteurren berezi hori behar bezala ospatzeko, toki aparta aukeratu dute: Gure Zirkua.

Hitzordua Tolosan izango da, abenduaren 17an (asteartea), 18:30ean hasita.

Oharrak:

- EITBren Promozio Saila jarriko da harremanetan irabazleekin.

Beste albiste batzuk

Duela  11:51 min.
MAKUSI unibertsoan sartu, eta gogokoen dituzen pertsonaien irudiekin argazki pila atera dituzue! Eta, badugu ZOZKETA ESKLUSIBOAKO irabazlea!
2024/12/10 - 11:51
Duela  02:01 min.
“Robin Hood” (4. denboraldia), “Pintxo aldaketa klimatikoaren aurka”, “Iratxoen kantu sekretuak”, “Hur ikasten” eta “Lizen sormen tailerra” marrazki bizidunak ikusteko aukera izango da.
2024/12/09 - 14:01
Duela  10:46 min.
Lau pertsonarentzako (bi heldu eta bi adingabe) bidaia izango da. Irabazleak familiarekin esperientzia ahaztezina biziko du!
2024/12/09 - 10:46
Duela  01:44 min.
Azaroaren 22tik aurrera izango dira ikusgai MAKUSI bideo plataforman. Astero, gainera, MAKUSI unibertsoko saioen atal berriak ere estreinatuko dira.
2024/11/22 - 13:44
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!