Gabonetako edukiontzi ibiltaria: Zozketa esklusiboko irabazlea
Eguberria lagunekin edo familiarekin planak egiteko sasoi ezin aproposagoa da. MAKUSIn ere, egun berezi horiekin bat egiteko, eskaintza zabala prestatu genuen, hala nola MAKUSI Gabon Festa (Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen) eta estreinaldi zerrenda luzea MAKUSI bideo plataforman. Hori gutxi balitz, beste sorpresa bat izan genuen aurten!
Gabonetako edukiontzi ibiltariak Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen egin zituen geldialdiak! MAKUSI unibertsoan sartzeko aukera izan genuen!
Barruan, “Potx eta Lotx”, “Power Up”, “Irabazi Arte” eta “Go!azen” saioetako pertsonaiekin argazki pila atera genituen!
ZOZKETA BEREZIA
Askok hartu duzue parte zozketa esklusibo honetan, MAKUSI produktu sorta esklusibo bat irabazi ahal izateko, gogokoen dituzuen saioetako produktuekin: “Go!azen”, “Irabazi Arte”, MAKUSIko produktu berriak… Sariak ez du parekorik!
Zozketa honen irabazlea, MAKUSI klubeko, Amaiur Pedrosa Garcia da.
Gabonetan, #MAKUSIzurekin!