“Power Up”, Seriesland jaialdian, azaroaren 6an
Azaroaren 5etik 9ra egingo da Seriesland eduki digitalei eskainitako jaialdia, egoitza desberdinetan (tartean, Guggenheim Museoa eta Bilborock aretoa). Egitarau zabalaren barruan film emanaldiak, mahai-inguruak, jardunaldiak, topaketak eta lehiaketak antolatu dira, besteak beste.
Jaialdiaren helburuetako bat ikus-entzunezko esparruko sortzaile berrien erakusleiho izatea da. Hori horrela, hilaren 6an, MAKUSIk eta EITBk bere tartea izango dute Seriesland jaialdian. 19:30ean Bilborock aretoak jardunaldi berezi bat hartuko du, MAKUSI eta PRIMERAN plataformetarako edukiak ekoiztu ditzaketen talentu berriei zuzenduta.
Horren ondoren, 20:30etik aurrera, “Power Up”en 2. denboraldiaren lehenengo bi atalen aurrestreinaldia egingo da, Bilborocken. Araiaren abentura berriez pantaila handian gozatu nahi baduzu, hurbildu zaitez; sarrera librea izango da! Emanaldia bukatutakoan, gainera, mahai-ingurua antolatu da, sektoreko profesionalei zuzenduta.