Animedon jaialdian “Dragoi Bola”ren omenaldira joateko gonbidapenak. IRABAZLEAK
Animearen zaleak zorioneko dira! Aurten, estreinakoz, Animedon Donostiako Anime Topaketa antolatu da, eta horren baitan egun bat eskainiko diote “Dragoi Bola” telesail ospetsuari.
Hala, urriaren 20an (igandea), “Son Gokuk euskaraz hitz egin zuenekoa” lelopean, omenaldia egingo diete “Dragoi Bola”ko pertsonaietako batzuk bikoiztu zituzten aktoreei. Printzipal Antzokiak hartuko du hitzordua, 19:00etatik aurrera, eta han izango dira Xabier Amuriza (bikoizketa zuzendaria), Seve Atencia (Goku), Ana Guadalupe Fernandez (Bulma) eta Joxe Felipe Auzmendi (Freezer). Horrez gain, “Dragoi Bola”ren lehen atala eskainiko dute pantaila handian, eta zuzeneko musika emanaldiak, opariak eta gonbidatu bereziak ere izango dira.
Irabazle bakoitzak gonbidapen bikoitza lortu du.
Hona hemen irabazleen zerrenda:
- Izaro Zobaran Fernandez
- Ireber Maguregi Otal
- Eñaut Ugarte Lopez De Okariz
Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Oharrak:
- MAKUSI Taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
- Derrigorrezkoa da heldu batek gonbidapenetako bat erabiltzea.