Berriak
URRIAK 12

Milaka lagun elkartu gara MAKUSI Jaian!

Adin guztietako ume eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu ziren BECen, egun osoan zehar, eta “Go!azen 11” eta “Power Up”en 2. denboraldiaren aurrestreinaldiak hartu zituen Bizkaia Arenak.

Urriaren 12an, larunbata, egin genuen MAKUSI Jai handia Barakaldoko BEC erakustazokan. Haur eta gaztetxoentzako ekosistema digital berriaren lehenengo jaiak harrera ezin hobea izan zuen, milaka lagun bilduta. Egun osoko ekitaldia izan zen, euskaraz, familia osoari zuzendutako jarduera eskaintza zabalarekin.

11:00etan hasita, giro ona izan zen protagonista nagusi MAKUSI Jaian. Adin tarte guztietako haur eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu ziren, 10.000 metro koadroko espazio erraldoian.

Agertoki gainean, Joseba Olagarairen gidaritzapean, Potx eta Lotx -“Aireportuan” ikuskizunarekin-, Zirkoteke, Diskofesta eta “Go!azen” musika emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen. Gainera, Izaskun pertsonaiak erronkarik dibertigarrienak proposatu zizkien umeei, eta Anepe Acedo eta Aritz Mendiola “Kalaxka” saioko aurkezleek gaztetxoekin argazkiak atera eta autografoak sinatu zituzten. Aurrekoa gutxi balitz, “Power Up” gunean bideojokoetan aritzeko aukera izan zen, eta “Irabazi Arte” gunean, futbolinean eta giza futbolinean.

Gainera, zozketa berezia egin zen MAKUSI Jaian: estreinakoz, “Go!azen”eko pertsonaietan oinarritutako 12 ilustrazio esklusibo zozkatu ziren. Egunean bertan Jaian zeuden eta QR kodea erabilita zozketan sartu zirenek bakarrik parte hartu zuten.

Egun osoan zehar honako jarduerak antolatu ziren, besteak beste:  puzgarriak, ludoteka, irakurketa eta margotzeko txokoak, ipuin kontalaria, tailerrak, eskulanak, abentura parkea, ohe elastikoak, proiekzio gunea, “food truck”ak… Aurtengo EITB Maratoiak bere txoko berezia izan zuen MAKUSI Jaian, eta Jaiaren babesleek, Kaiku Baserriak, IHOBEk, Garbikerrek eta JumpYardek, ere gune propioak izan zituzten.

Aurrestreinaldiak: “Go!azen” eta “Power Up”

Ekitaldiari amaiera borobila emateko, “Go!azen 11”ren eta “Power Up”en 2. denboraldiaren aurrestreinaldiak hartu zituen Bizkaia Arenak. Azpimarratzekoa da, gainera, sarreren salmentarekin bildutako diru guztia EITB Maratoiari zuzendu dela.

Emanaldia hasi baino lehen, MAKUSIk abiarazitako Meet and Greet zozketaren irabazleek bi telesailetako aktoreak ezagutu zituzten. Ohi legez, “Go!azen”eko aktoreek ikusleak dantzan jarri zituzten, eta emozioz beteriko uneak izan ziren nagusi.

Itzela izan zen, eta hitzik gabe utzi zeniguten. Eskerrik asko MAKUSI Jaira etorri zineten guztioi!

Zure interesekoa izan daiteke...

Egiten du  08:00 min.
Gizakiok begira ez gaudenean arrainak nola bizi diren ikasiko dugu parekorik ez duen esketx saio honetan.
2024/09/27 - 08:00
Egiten du  08:00 min.
Pailazoek esparru desberdinetako gonbidatuak hartuko dituzte euren txokoan, umeen galderei erantzuteko xedez. Xabi Sound eta Izaskun ere han izango dira giroa alaitu nahian.
2024/09/20 - 08:00
MAKUSI Klubeko zozketak: MAKUSI produktuak, sarrerak, opariak, etab.
Egiten du  10:19 min.
Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: MAKUSI Klubeko kide izatea eta pasahitza sortuta izatea.
2024/09/24 - 10:19
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Gehiago kargatu