“Go!azen 11” eta "Power Up". Meet and Greet sarreren zozketa: IRABAZLEAK
MAKUSI Jaian, urriaren 12an (larunbata), “Go!azen 11”ren aurrestreinaldia egingo dugu, 17:30etik aurrera. Horrez gain, “Power Up” saioaren bigarren denboraldiko lehen atala ere izango da estreinakoz ikusgai! Eta, aurten, MAKUSI Klubeko kidea izateagatik sorpresa handia prestatu dugu zuentzat: Meet and Greet sarrerak zozkatu ditugu!
Bi irabazle atera ditugu, eta sarrera-sorta bakoitzak honakoa hartuko du barne: aurrestreinaldirako sarrera laukoitza eta bi saioetako aktoreak ezagutzeko aukera.
Hauek izan dira irabazleak:
- Nikole Zabala Pagay
- Iker Rezabal Iturzaeta
Zorionak bioi! Eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi!
Oharrak:
- Derrigorrezkoa izango da sarreretako bat heldu batek erabiltzea.
- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin, argibide guztiak emateko.