Abian da “Kalaxka”ren denboraldi berria!
Urriaren 4an “Kalaxka” saioaren 2. denboraldia estreinatuko da MAKUSI bideo plataforman. Hamalau atal izango ditu guztira, eta astero atal berri bat estreinatuko da. Oraingoan ere Aritz Mendiola eta Anepe Acedo arituko dira aurkezle lanetan, platotik, eta gonbidatu desberdinak hartuko dituzte: aktoreak, musikariak, kirolariak… Gonbidatu horiek hobeto ezagutzeko eta beraiekin anekdota bitxiak partekatzeko aukera izango dute, eta challenge edo erronka desberdinak ere proposatuko dizkiete.
“Kalaxka”n egungo gaztetxoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratuko dituzte, betiere umorea ardatz hartuta.
Aurrekoaz gain, Nahia Sillero kalez kale ibiliko da berriro, erreportajerik onenak ekartzeko, eta Ainhoa Azkue “Nebukai” eduki sortzaileak bideojokoen inguruko nobedadeak jorratuko ditu.
Udako oporren ostean, sorpresaz beterik bueltatuko da “Kalaxka”!
Ez ahaztu, atal guztiak MAKUSI bideo plataforman izango dituzu ikusgai!