Berriak
GO!AZEN 11

“Go!azen”en aurrestreinaldia, Zinemaldian!

Hitzordua irailaren 27an, ostirala, izango da, 18:30etik aurrera, eta aktore nagusiak ere bertan izango dira.

Albiste ezin hobea dugu zuentzat! “Go!azen” telesailaren 11. denboraldia estreinatuko dugu Zinemaldian! Iaz bezala, aurten ere Anoetako Belodromoan izango da ikusgai lehen atala. Hau da, bertaratzen direnek inork baino lehenago ikusi ahalko dute denboraldi berriaren hasiera! Hitzordua irailaren 27an, ostirala, izango da, 18:30etik aurrera!

Zinema izarrak bezala, “Go!azen”eko aktoreak alfonbra gorritik igaroko dira, eta agertoki gainean egongo dira ikusleak dantzan jartzeko. Ekimenak egundoko harrera eta oihartzuna izan du, eta sarrerak ordu gutxitan agortu dira!

Abentura, istorio, abesti eta koreografia berriekin, aurten ere aurreko denboraldietako pertsonaia ezagunak ikusiko ditugu: Garazi, Gontzal, Saioa, Luken, Aner, Bosko edo Maitane; baina beste berri batzuk ere izango dira: Izar, Joritz, Alaia, Manex, Oihane eta Leire. Maitasuna, adiskidetasuna, desadostasunak eta umorea bilduko dira, besteak beste, Basakabin. Hori guztia, gainera, euskal abesti onenekin batera.

ZOZKETA BEREZIA

Zinemaldiko emanaldirako sarrerarik gabe geratu bazara, MAKUSIn 60 sarrera zozkatuko ditugu! Parte hartzeko, egin klik hemen!

Zure interesekoa izan daiteke...

Makusi bideo plataforma berriaren menua
Egiten du  01:56 min.
Aukeratutako adin-tarteari lotutako edukiak modu argiagoan ikus ditzakezu, eta gogokoen dituzunak azkarrago aurkituko dituzu.
2024/07/04 - 13:56
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Max Bionikoa marrazki bizidunak MAKUSI
Egiten du  09:00 min.
Webgunean, mugikorretan zein tabletetan ez ezik, aurrerantzean, Android TV eta Amazon Fire TV sistemetan aurkituko dugu doako plataforma digitala, baita LG eta Samsung telebistetan ere. Gainera, hurrengo asteotan eduki berriak estreinatuko ditugu MAKUSIn.
2024/06/24 - 09:00
Egiten du  09:09 min.
Ume eta gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak entretenimendu eskaintza zabalarekin emango dio hasiera ikasturteari. Plataforma digitalean ostiralero estreinaldi bat jasoko da, eta Klubeko kideek zozketa eta abantaila ugari izango dituzte.
2024/09/04 - 09:09
Gehiago kargatu