Berriak
UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Badakigu nork irabazi duen udako argazkien lehiaketa!

DOOGEE U10 KID tablet bat eramango du etxera. Sartu albistean irabazlea nor izan den jakiteko!

Uda osoan zehar argazki lehiaketa izan dugu martxan MAKUSIn. Argazki mordoa jaso dugu asteotan, eta oso pozik gaude ekimenak izandako harrerarekin! Igerilekuan, hondartzan, mendian, jolas-parkean, itsasontzian… Gauza bat argi dugu: primeran pasatu duzue!

Gure plataformara argazkia igo duzuenon artean zozketa egin berri dugu, eta badakigu nor izan den irabazlea!

AMALUR MARTIN RODRIGUEZ

Zorionak, Amalur! DOOGEE U10 KID tablet bat irabazi duzu! Jolasteko eta aldi berean ikasteko paregabea da.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta, ez ahaztu, astero zozketa berriak abiarazten ditugu MAKUSIn!

Oharra:

MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Zure interesekoa izan daiteke...

Makusi bideo plataforma berriaren menua
Egiten du  01:56 min.
Aukeratutako adin-tarteari lotutako edukiak modu argiagoan ikus ditzakezu, eta gogokoen dituzunak azkarrago aurkituko dituzu.
2024/07/04 - 13:56
Egiten du  08:00 min.
Urte osoan zehar antolatzen ditugun zozketa eta ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izateaz gain, doako sarrerak, deskontuak eta gonbidapenak ere lortuko dituzu.
2024/07/11 - 08:00
Max Bionikoa marrazki bizidunak MAKUSI
Egiten du  09:00 min.
Webgunean, mugikorretan zein tabletetan ez ezik, aurrerantzean, Android TV eta Amazon Fire TV sistemetan aurkituko dugu doako plataforma digitala, baita LG eta Samsung telebistetan ere. Gainera, hurrengo asteotan eduki berriak estreinatuko ditugu MAKUSIn.
2024/06/24 - 09:00
Egiten du  09:09 min.
Ume eta gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak entretenimendu eskaintza zabalarekin emango dio hasiera ikasturteari. Plataforma digitalean ostiralero estreinaldi bat jasoko da, eta Klubeko kideek zozketa eta abantaila ugari izango dituzte.
2024/09/04 - 09:09
Gehiago kargatu